viernes, 19 de octubre de 2012

Dimako Herri Liburutegia berpizten...




Diman, 2012ko urriaren 19an
Dimeko liburutegia, urtetan itxita egon ondoren, berriro martxan jartzeko lanetan gabiltza herritar talde bat. Ideia kultur batzordetik sortu zan. Lokala bazegoen, liburu nahikoa eta diru gutxi baino gutxiago, ezer ez. Auzolanaren ohitura berrezkuratu eta ezinbestekoa dan liburutegi zerbitzua martxan jartzea zan asmoa.


Lan asko egin da; lokalan konponketak eta garbiketa lanak premiazkoak zirean eta bilduma ere berrantolatu eta “garbitu” egin beha zan. Hasierako egoerako argazkian eta egungo argazkian ikusi lei aldea eta egindako lana.

Udaletxeak babesa erakutsi dau hasieratik eta bertako langileak konponketak egiteaz gain, margotzeko behar izan zan materiala ere jarri eban. Margoketa lanetan, herriko jendea inplikatu zan, baita eskolako haur hezkuntzako umeak ere. Hauek berain eskuen atzak utzi dabez liburutegiko hormetan etorkizunerako.

Abenduaren 23an izango da liburutegiko inaugurazioa hainbat ekintza egingo dira liburutegian, liburu azkoka izango da horietariko bat. Abendurarte bolondresak apuntatzeko epea zabalduko da liburutegia ahalik eta arratsalde gehienetan zabalik mantendu eta Dimako biztanleak zerbitzu hau jao dezaten.



Liburuegi berriztua Gabonetan inauguratzeko asmoa dago, abenduren 23an, eta urtarriletik aurrera funtzionatzen hasiko da. Horretarako, liburuzain lana egiteko prest dagoen jendearen bila gabiltza. Interesa dekona udaletxearekin harremanetan jarri lei. Garrantzitsuena liburutegia martxan dagoenean jendeak erabiltzea izango da.