jueves, 14 de noviembre de 2013

Otxandioko liburutegiak liburuak eman dizkio Dimeko liburutegiari

Askotan baten etxean sobran dagoena bestearentzat mesede. Horrela gertatatu da oraingoan ere. Otxandioko liburutegian liburu batzuk errepikatuta zituzten eta Dimeko proiektuaren berri zutenez, eskeini zizkiguten. Batez ere ume eta gazteentzako liburuak jaso ditugu. Ea pixkanaka gure bilduma osotzen joaten garen.
Eskerrik asko Otxandioko liburutegiari eta Itziar arduradunari gutaz oroitzearren.

jueves, 7 de noviembre de 2013

Abendutik aurrera eskolako umeek liburutegia erabiliko dute




 
Jakin badakigu umetan irakurtzeko ohitura hartzea errezago dela. Bide horri erraztasunak eman nahi dizkiogu eta eskola orduetan liburutegia ikasleen eskura jarriko da. Hilean bitan txikienak eta hilean baten lehen hezkuntzakoak etorriko dira irakurtzera. Liburuak etxera eramateko aukera izango dute. Ziur topatuko dituztela istorio harrigarri, beldurgarri, barregarri eta abar piloa.