viernes, 27 de septiembre de 2013

Dimeko Herri Liburutegia martxan


Aurtengo kurtsoan be Dimeko Herri Liburutegiak bere ateak zabalduko dauz herritarren laguntzagaz.
Urriaren 1ean hasiko gara boluntarioak turnoak egiten eta aurten ordubete gehiago egoteko aukerea izango dogu. Ordutegia, astelehenetik barikura arrastiko 16:30etatik 19:30etara izango da eta zapatuetan goizeko 11etatik 13etara.
Boluntarioen gutxitzea dala eta, deialdia birzabaltzen dogu laguntzeko gogoz dagoena parte hartzen animatuz. Hilero egun batez, hau da hiru orduz, liburuzain izatea izango litzateke boluntarioaren lana. Apuntatzeko dimekoliburutegia@gmail.com emailera mezu bat bidali eta txanda egiteko ondo datorkion eguna zehaztu beharko dau. 
Ikasturte honetan ikasgela ere martxan jarriko da eta hau erabiltzeko ordutegia malguagoa - 8etatik 22etara - izango da. Liburutegiko espazioa ordutegitik kanpo erabili nahi duenari txartela emango zaio ikasgelara sartu ahal izateko. Txartelaren eskaera Udaletxean egin ahal izango da.
Liburutegiko dinamizazio taldetik ikasturte honetarako hainbat ekimen antolatzen gabiltza Dimako herritarren artean liburuak eta kultura sustatzeko asmotan. Urriaren 24ean izango dogu lehen ekintza, Liburutegien eguna ospatzeko,  bookcrossing ekimena jarriko dogu martxan eta poesia kantaldi bat egongo da liburutegian gazte eta helduentzat. Talde honetan parte hartzera ere gonbidatzen zaituegu, eguaztenetan 18:30etan geratzen gara liburutegian.

Zabaldu daigun Kultura Dimen!
Animatu eta parte hartu!