viernes, 18 de mayo de 2018

2018 jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa

Maiatzaren 31 arte, jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egongo da ikusgai.





Jentilak Diman 2018

Jentilak Diman 2018 ekimenean, ipuin mitologikoen eta 3D irudien lehiaketa antolatu zan Txumuluxueta kultur elkartea, Dimako eskola eta Liburutegiaren artean.

Maiatzaren 16an, sari banaketa ekitaldia izan zan eskolako ganbaran.
Aurkeztutako lanen erakusketarekin hasi zan ekitaldia. Ondoren sari banaketa, Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa eta bukatzeko merendola.

Aurkeztutako lanak oso maila ona erakutsi dabe. Parte hartu daben artista guztiei zorionak!!!

Gure sustraietan sakontzen jarraituko dogu!