jueves, 23 de febrero de 2017

Euskaraz irakurtzeak sarie deko

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra, liburutegian euskaraz liburu bat irakurriz gero, euskarazko beste liburu bat erosteko % 35eko beherapen txekea lortuko da.

"Irakurri, gozatu eta oparitu" ekimen honek, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu.
"Topaguneak" proposatu eban "Abizarie" elkartearen bitartez,  eta liburutegiaren eta udaletxearen laguntza jaso dau.

Hiru pausutan azalduta, hauxe liteke prozedura:
     1. Liburutegian euskaraz idatzitako liburu bat maileguan hartu
     2. Itzultzerakoan, liburuari buruzko fitxa bete eta "txekea" jaso
     3. Igorreko "Orrie" edo "Marrak" liburu dendatan, euskarazko beste liburu bat erosi % 35 merkeago, txekea aurkeztuz.

Bideo honetan ikusi lei informazio geau https://youtu.be/UhelS6pcHv4

Argazki erakusketa

Martxoaren 8an, andran eguna ozpatuten dala aitzaki, Amaia Aparicio Tarinen "Orbanak, gorputz errealak" argazki erakusketa izango dogu liburutegian, martxoak 6tik 10era.
Autorearen hitzetan " ... helburu zehatz batekin, aurreiritziak, 90-60-90 neurriak eta perfekzioa baztertzea"





Txertatutako irudia 1