martes, 31 de diciembre de 2013

2014rako liburutegiko asmoak

2014 urtea ganean dekogu eta ohitura denez asmoen zerrenda egin dogu

- Liburutegirako liburu berriak erostea
- Ordenagilua lortzea eta horrela on-line katalogoan liburutegiko bildumako datuak sartzeko aukera izatea
- Hitzaldiak, ipuin kontalariak eta antzeko kultur ekitaldiak antolatzen jarraitzea
- Irakur zaletasuna herrian zabaltzea

Beste asko baditugu, baina hauek beteko balira pozik egongo ginateke.
Badakigu ere magia polita dela baina asmoak lortzeko lan egin behar dela.
Beraz danori animo eta lortu nahi dituzuen helburuak lortzeko indarra!

lunes, 16 de diciembre de 2013

Ikasgela liburutegian

Ikasteko txoko bat prestatu dogu liburutegian.
Gelatxo itxia da, isolatuagoa eta berogailua dekona.
Taldekako lanak egiteko ere erabili daiteke inor ikasten ez dagoenean.
 

Gabonak liburutegian

Olentzeri buruz zerbait gehiago jakin nahi dozu?
Gabonetako ohiturei buruzko jakimina dekozu?
Zatoz liburutegira eta hori eta gehiago topatuko dozu.
Ganera liburutegia apaintzen lagundu ahal dozu.
Eta gogoratu abezti zaharra:
     Urte barri barri
     liburua ez dekonari ...

viernes, 13 de diciembre de 2013

Gabonetan ez da arduradunik egongo


Abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra liburutegian ez da arduradunik egongo.
Erabili nahi izanez gero eskatu txartela udaletxean.
Ondo pasa eta urte berrri on!




 






miércoles, 11 de diciembre de 2013

"Tantaz tanta" elkarteak emaria liburutegiari

Euskara eguneko ekitaldien barruan, elkarteen arteko erronka-eskaintza ekimena izan zen abenduaren 3an.
Liburutegiak "Luis Prieto" elkarteari bota zion erronka hauxe izan zen:
"Urtero egiten dozuen bazkarirako euskararen aldeko pankarta egin eta jarri. Horren froga bezala, taldekideek argazkia ateratzea"
Beste aldetik, guk "Tantaz tanta"ren liburu emaria jaso genuen eta hitzaldia antolatzeko erronka.
Oso polita eta aproposa iruditu zaigu bai erronka baita eskaintza ere eta ziur izan beteko dogula. Eskerrik asko!