viernes, 25 de diciembre de 2015

Margo ipuinak liburutegian abenduaren 22an

Abenduaren 22an Ines Bengoa ipuin kontalariak umeei zuzendutako margo ipuinak saioa eskaini eban.
Bildu ziran 4 urtetik 7 urtetararteko 15 umeek sano gozatu eban Ineses ipuin fantastiko, barregarri eta txundigarriekin. Beste bat! beste bat! esaten ibili zirean.
Bukaeran, entzundako ipuinak iruditan jartzeko aukerea be izan eben

Azaroak 25, Emakumeen kontrako biolentziaren aurkako eguna

Azaroaren 23tik 27era, "Hezkidetzaren txokoa" jarrita egon zan liburutegian.
Bertan adin ezberdinei zuzendutako materiala (ipuinak, bideoak, ..), gurasoei zuzendutako "Ipuin ez sexistak" gidatxoa eta puntu morea duten txapak izan genduzan





Genero sisteman oinarritutako gizarte batek desberdintasuna dakar, eta desberdinatasunak indarkeria. Ipuinek ere genero desberdintasuna islatzen dute.
Zer da ba ipuin sexista?
Liburutegian jarri zan gidan galdera honi erantzuteko erizpide batzuk egon zirean

Gabonetan liburutegia itxita

Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra, liburutegian ez da arduradunik egongo
Zerbait behar izanez gero udaletxera joan.
Gogoratu ikasle txartela udaletxean eskatu leikela

URTE BARRI ON!!!