sábado, 28 de abril de 2018

Liburuaren eguna

Urtero, apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatzen da mundu mailan.

Dimeko liburutegian ere egun horren aitzakian ipuin kontalari saio bat izan zan.
Alberto Bargos ipuin kontalariak, "Liburua, hori bai altxorra!" ikuskizuna eskeini zauen.
Oso ondo pasatu gendun kontatutako ipuinekin, erakutzitako liburuekin eta bere animali koadrillarekin.

Zorionak liburua!

Liburutegiaren 5. urteurrena

Jadanik, liburutegia herritar talde baten ekimenez birzabaldu zala, 5 urte pasa dire.
5 urte oparo izan dire, jende askoren beharrari esker aurrera joan dana.
Ospatzeko eguna, eskertzeko eguna eta ondo pasatzekoa.

2012ko abenduraren 23an inauguratu zan liburutegia eta 2018ko abenduaren 23an, honako programa prestatu gendun:

1. Bigarren eskuko liburuen azoka
    (bildu zan dirua Ongietorri errefuxiatuak taldera bideratu zan, 228 €)
2. Bost urtetako argazkien proiekzioa
3. Bost urtetan boluntario ibili diranen talde argazkia

Eskerrik asko danori!