jueves, 19 de mayo de 2016

Udako oporrak

Ekainaren 1etik irailaren 30era, liburutegian ez da arduradunik egongo.
Erabili nahi izanez gero, Udaletxean eskatu txartela.

Ondo pasa oporrak


Jaietako kartel lehiaketan aurkeztutako irudien erakusketa

Aurtengo jaietako kartel lehiaketan aurkeztu diren lanak, liburutegian daude ikusgai, baita irabazlea suertatu dena ere, Patricia Egañarena.

Zorionak artista guztiei


Gurasoen txokoa liburutegian

Dimako Guraso Elkarteak, 20 liburu inguru emon dotse liburutegiari dohaitzan.
Liburuak gurasoentzako interesgarri eta aberazgarri dira eta liburutegian txoko berezi bat eskeini diegu, "Gurasoen txokoa".

Eskerrik asko Guraso Elkarteari


"Zer ikasi kataluniako prozesutik?" hitzaldia maiatzaren 26an

Maiatzaren 26an, kultur astearen barruan, Katalunian emondako prozezuari buruzko hitzaldia antolatu dogu liburutegian 19:00etan.

Hizlariak, Zelai Nikolas eta Unai Apaolaza izango dira eta moderadorea eta bideo arduraduna Pello Urzelai.

Diman egingo den galdeketari begira, ausnaketa interesgarria izango da