lunes, 26 de octubre de 2015

"Dimako kalenturak" ipuin erotikoen II. lehiaketaren sari banaketa

Urriaren 23an,  "Dimako kalenturak" ipuin erotikoen II. lehiaketaren sariak banatu ziran.
Inun eta Bihotz Gorosperen kanta erotikoekaz hasi zan ekitaldia; ostean, "Agur erotikoa" dantza estreinatu zan. Sari banaketan Edorta Jimenez, Maite Artabe, Borja Estankona eta Rafa Ugalde izan ziran aurkezle, eta honeek sarituak:

1. saria: Idoia Garces (Lasarte) "Gatzagia"
          2. saria: Mattin Izagirre (Zarautz) "Baño ze ostia dek hau"
Arratiako ipuinik onena: Zefe Ziarrusta (Dima) "Haizearen orrazia"

Ipuin irabazlea baloratzerakoan epaimahaikoek hizkuntzaren aberaztasuna, egituraketa, orijinaltasuna eta tono ironikoa hartu ebezan kontuan, eta, orokorrean, aurkeztutako lanen maila azpimarratu eben.
Amaituteko, "luntx erotiko" baten inguruan bildu gintzazan, tertulian.
Aurkeztutako lan guztian udaletxeko web orrian aurkituko dozuez
Datorren urtean gehiago eta hobeago