lunes, 17 de junio de 2013

Dimako eskolako ikasleak liburutegira bisitan

Maiatzaren 21, 22 eta 23an, Dimako eskolako ikasleak egon ziren liburutegian bisitan, zehazki Lehen Hezkuntzako talde guztiak eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak, guztira 111 ume.

Lehenik liburutegiko informazi orokorra eman zitzaien taldearen adinari egokituz, karneta, mailegua, ordutegia, araudia,…
Ondoren aurretik egindako liburu erakargarrienen  aukeraketa bat erakutzi zitzaien eta txikien taldeei ipuin labur bat kontatu.
Bukatzeko galderak erantzun eta kuxkuxeatzeko denbora utzi zitzaien.


Oso pozik egon ziren eta liburutegira itzultzeko gogoekin. Karnet piloa egin ziren, 64, eta irakasleek ere liburutegia ezagutzeko aukera izan zuten.

Liburutegirako oso garrantzitsua da eskola-liburutegi elkar lana. Etorkizuneko irakurleak ondo zaindu behar ditugu.

Ekainetik Irailera arduradunik ez liburutegian

Ekainaren 1etik Irailaren 30era ez da arduranik egongo. Liburutegia erabili nahi duenak udaletxera jo dezala.
Parkatu eragozpenak